LANTALDEA
Púlsar Irene Intxaustik eta Ander Elorzak sortutako proiektua da, duela urte batzuetatik hona publiko kulturalen sorkuntzarekin eta prestakuntzarekin konprometitutako bi profesionalek.
Irene Intxausti Ikus-entzunezko Komunikazioan (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Musikaren Historia eta Zientzietan (Universidad Complutense de Madrid) lizentziatua da. Master bat du Marketin digitalean, Growth Hacking eta E-commerce (Bartzelonako Unibertsitatea eta OBS Business School), graduondoko bat Kultura-erakundeetako komunikazioaren kudeaketan (Universidad Complutense de Madrid) eta graduondoko bat Ekintzailetzan eta gizarte-berrikuntzan (UNED).
Ander Elorza argazki-zuzendaria eta kamera-operadorea da Centre d ‘Estudis Cinematogràfics de Catalunya-n (CECC). Publikoarekin egiten duen lanarekiko hurbilketa sorkuntza-ariketatik sortzen da. Bere lanean “Jornadas de Reapropiación” (Mexiko) jaialdiko sail ofizialerako hautatutako “Water Dolls/Fire Dolls” film laburra, “Estralurtar Lurraldea” film luzea edo “Zinea etxekua” bildumako ikus-entzunezko pilulak aurki ditzakegu. Proiektu kolektiboetan ere parte hartu du, besteak beste, “Archipiélago” dokumentalean, ” Alcances. Festival de Cine Documental de Cádiz” jaialdiko sail ofizialean aukeratutakoa.
Púlsar prozesuak bezeroen, hornitzaileen eta kolaboratzaileen lana entzutean eta errespetatzean oinarritzen dira. Helburuak zehaztea eta ekintzen garapena planifikatzea funtsezkoa da gure zerbitzuak emateko orduan, baita aurrerabidean dauden emaitzak ebaluatzea eta erabakiak hartzeko orduan malguak izatea ere. Proiektu bat osatzen duten aldeen artean ezagutza trukatzean sinesten dugu, baita kolaboratzaile sare bat eraikitzean ere, haiekin konfiantzaz eta kalitatez lan egiteko.
Irtenbide praktikoak eskaintzea da gure erronka, aldi berean inspiratzaileak izan daitezen eta audientzien garapenaren esparrua aberasten lagun dezaten.
